
Hilerrian pasa den urteko lanetan egokitu gabe geratu zen zonaldeko lurzoruan adokinak jarri ditu Udalak azken asteetan. Horrela, hilerrirako sarbidea eta bertako mugikortasuna hobetzeko lanak amaierara iritsi dira azken lan hauekin.
Obra hau egiteko inguruko kolunbarioetatik gorpuak atera arte itxaron du Udalak, horretarako erabili behar den makineriak lurzorua kaltetu zezakeelako. Behin lan horiek amaituta, porlanezko baldosak jarri, eta hainbat argi-puntu mugitu dira, egoera berrira egokitzeko eta argiztapena hobetzeko.
Udal brigadako langileek egin dituzte lan hauek.