Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia. AURTEN BAI!

20260330 ErrentaAitorpena
Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek UEMArekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Kanpaina honen helburua ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea da, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan.

Azken urteko errenta aitorpen kopurua kontuan hartzen badugu, Amasa-Villabonako herritarren artean, 3.278 errenta aitorpenetatik, 992 izan ziren euskaraz aurkeztu zirenak. Beraz, errenta aitorpena euskaraz egitearen hautua egin dugun herritarrak, % 30,26 izan gara. Juxtugatik, 8 faltan, ez gara milara iritsi. Beraz, AURTEN BAI! izango da gure erronka! Ea ba, datorren urteko errenta egitean milatik gorako datuak ditugun esku artean!

Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude aukeran eta horietan euskararen aldeko hautua egitea erraza da.

Gizartearen esku dago euskara bere egin eta erabiltzeko ardura, eta baita administrazioarekin harremanak zein hizkuntzatan nahi duen erabakitzeko ere. Errenta aitorpena euskaraz egitea izan daiteke horretarako lehen pausuetako bat. Animatu!