Herriko kirol elkarteei eta hainbat kirolariri aitortza eta omenaldi ekitaldia

20260427 Omenaldia

Udaleko Kirol sailak antolatutako Kirol Hamabostaldiaren baitan, pasa den ostiral arratsaldean herriko kirolari eta kirol elkarteak omentzeko ekitaldi berezia egin zen Gurea Antzokian. Alexander Padilla komunikatzaile billabonatarrak eta Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktore ezagunak gidatu zuten ekitaldian, herriko kirol elkarte guztien aurkezpen bideoak ikusteko aukera izan zen.

Talde bakoitzaren bideoa ikusi ondoren, talde edo elkarte bakoitzeko ordezkariak oholtzara igo eta saria jaso zuten Beatriz Unzue alkatearen eskutik. Ekitaldian zehar elkarte hauek eta horietan lan egiten duten bolondresek Amasa-Villabonako kirolari egiten dioten ezinbesteko ekarpena aitortu zitzaien.

Ondoren, azken urteetan zehar nabarmendu diren Amasa-Villabonako hainbat kirolari omentzeko txanda iritsi zen. Banaka-banaka kirolari bakoitzak izandako lorpenak aipatu ziren, Gurea antzokira bertaratutako ikusleen txalo zaparrada handiak jasoz.

Jarraian, Oinkari dantza taldeko bi dantzari gaztek agurra, fandangoa eta arin-arin dantzak dantzatu zieten oholtza gainean zeuden kirolari omenduei.

Ekitaldiari amaiera emateko, talde guztietako ordezkariak berriro oholtzara igo ziren eta taldeko argazki erraldoia atera zuten denek batera.

Hauek dira ekitaldi berezi honetan omendutako kirol elkarteak eta kirolariak:

Amasa-Villabonako kirol elkarteak
• Multiekintzak Eskola Kirola Elkartea
• Ibilian Ttipi Ttapa Ekimena
• Aizkardi Mendizale Elkartea
• Egintza Areto Futbola Elkartea
• Aiztondo Neskide Kirol taldea
• Amasako Martina Kultur elkartea
• Billabona FKE
• Billabona Xake Joku Elkartea
• Denok Danena Halterofilia kluba
• Oria Ibaia Nordic Walking Elkartea
• Irrintzi elkartea
• Villabona Mix Triatloi Kluba – Bizi Taldea
• Zunbeltz Elkartea
• Behar Zana kirol elkartea

Amasa-Villabonan presentzia duten beste kirol elkarteak
• Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea
• Danena Txirrindulari Elkartea
• Tolosaldea Arraun Kluba

Banakako kirolariak
• Susana Davila Sansiñena – Denok Danena Halterofilia Kluba
• Eneko Mesa Iglesias – Denok Danena Halterofilia Kluba
• Imanol Zufiria Mayoz – Behar Zana Pilota Elkartea
• Unai Zufiria Mayoz – Behar Zana Pilota Elkartea
• Eñaut Oñate Lasa – Behar Zana Pilota Elkartea
• Ilargi Sarria Rubiños – Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea
• Enara Urizar Loyarte – Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea
• Alain Zaldua Usandizaga – Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea
• Nerea Maritxalar Arancon – Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea
• Saioa Urdangarin Tejeria – Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea

Ekitaldi honekin Udalak kirolariek eta elkarteek herriko bizitza sozialean betetzen duten funtsezko papera goraipatu nahi izan ditu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkio Pepo Alonsori aurkezpen-bideoak egiten laguntzeagatik, eta omenaldi ekitaldian zehar ateratako argazkiengatik ere bai.