
Atzo, ekainak 6, Asteasuko Otabardi baserrian, Aberne film laburra aurkezteko prentsaurrekoa burutu zen.
Aberne filma esku pilotaren munduan bere tokia egin nahi duen neska baten istorioa da.
Joan den urteko irailean Aberne film laburra Villabonan eta eskualdeko beste toki batzuetan filmatu zen. Villabonako Udalak, besteak beste, laguntza logistikoa eskaini zion Estatu Batuetan zine ikasten ari zen Irati Santiagori bere proiektua aurrera aterateko, eta orain filma estreinatzeko unea iritsi da. Pelikularen estreinaldia ekainaren 11n izango da, Villabonako Gurea zinean, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da.