Agaraitzeko zutabeak eraitsiak

agaraitz 1 

Foru Aldundiak baiezkoa eman dio Udalaren proposamenari

Ekainaren 25ean, Agaraitz auzoko hormigoizko zutabeen eraispen obrak egin ziren.

Arratsaldearen azken ordurako bukatuta zeuden lanak, Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako Departamentuaren langileek egin zituzten. Maite Izagirre Alkateak, Aintzane Oiarbide Foru Diputatuarekin, eta Mikel Uribetxeberria, erakunde horretako Kudeaketa eta Plangintza Zuzendariarekin izandako elkarrizketen emaitza izan dira.

Zutabe horien funtzio praktikoa desagertu egin zen oinezkoentzako gaineko pasabidea kendu zenean. Zutabe horiek kentzeko obrak, Maite Izagirre Alkatearen esanetan, udal gobernu hau garatzen ari den udal kudeaketa eraginkorrean eta erakundeen arteko elkarlanean oinarritzen da: “Zutabe horiek ez zuten izateko arrazoirik. Agaraitzeko biribilgunea egin zenean, honek, gaineko pasabidea egitea arrazoitu zuten bide segurtasuneko arazo asko kendu zituen, eta, gaur gaurkoz, hormigoizko zutabe hauek inolako ekarpenik ez egiteaz gain, antiestekikoak ziren. Eta ez hori bakarrik, zorionez gertatu ez den balizko trafiko istripu baten aurrean, arazo gehigarria ekar zekaketen” dio alkateak.

Maite Izagirrek eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari Udalaren proposamena ondo hartzeagatik, honek Amasa-Villabonako sarrera hobeago eta inpaktu bisual txikiagokoa edukitzea egin baitu posible.