Aizkardi Lapurdin ibili da asteburuan

ManttaleUrtea Loatzonhasi ostean, igandean egin du Aizkardik urtarrileko ibilaldia, lapurdin. Eguraldi txarra iragarri bazen ere, ateri eutsi ziela azaldu dute Elkarteko kideek, eta “bistak gozatzeko aukera” ere izan omen zuten. Goizean Biriatutik ekin zioten bideari, GR10a jarraituz Xoldokogaina (490m) eta Azkope (549m) eta Manttale (571m) gailurretatik Ibardin mendatera jaisteko. Azkenik, Larrun igaro zuten deskargatik eta Saran amaitu zuten ibilaldia.