Aldaketa berriak Olaederra kiroldegiko instalazioen erabileran

105293567 1901542063310028 2426018516389953216 o

Olaederra kiroldegiko arduradunek, gaurtik aurrera orain arteko funtzionamenduan aldaketa batzuk ezarriko direla argitaratu dute. Era berean, kiroldegian zehar karteleri berria jarriko da erabiltzaileak jakinaren gainean egoteko.

Hau da Kiroldegiko arduradunek kaleratu duten oharra:

“Gaurtik aurrera kiroldegiko zenbait gunetan aldaketak izango ditugu:

Igerileku handian ezik, beste gune guztietan (gym kardio, gym libre, gym makinak eta igerileku txikia) ez dago mugarik erreserbak egiteko garaian.

Igerileku handiaren erabilera dela eta, beste astebetez mantenduko da 3 erreserba asteko jarria dugun muga. Hala ere, gaurtik aurrera, 2 pertsona sartzeko aukera izango da kale bakoitzeko, beti ere alde berdinetik igeri egin beharko delarik.

Lehen solairuko aldageletan ditugun aldageletako dutxak astelehenetik aurrera martxan izango ditugu berriro baina bertan dugun aforoa errespetatu beharko du derrigorrez erabiltzaileak.

Gorputz tratamenduko gunea oraindik itxita mantendu beharrean gaude.”