Amasa-Villabona: audioakten proiektuan udalerri pilotua

udaletxea kanpotik

Audioaktak eskuratzeko Izfek eginiko aplikazio informatikoa azken fasean dago.

Aplikazio horrek udal batzarrak grabatuko ditu eta elektronikoki sinatuko ditu, gai zerrendarekin eta hitzarmenekin batera. Emaitzak gaur egun batzarreko transkripzioarekin eginiko aktaren legezko balio bera izango du.

Audioaktak eskuratzeko Izfek eginiko aplikazio informatikoa azken fasean dago. Aplikazio horrek udal batzarrak grabatuko ditu eta elektronikoki sinatuko ditu, gai zerrendarekin eta hitzarmenekin batera. Emaitzak,gaur egun, batzarreko transkripzioarekin eginiko aktaren legezko balio bera izango du. Urtarrileko Udalbatzan egin zen erabateko proba Amasa-Villabonako Udalean (udalerri pilotua), udaleko teknikariek balioztatu dezaten eskainitako konponbidea egokia den.

Tratatutako gaien nahiz grabatzen den saioan parte hartzen dutenen arabera indexatuko da audioaren azken fitxategia. Gainera, batzarrean jorratutako gaiekin lotura duten bestelako dokumentuak gehitu ahalko dira.

Programa ekitaldi mota ezberdinak (batzarrak, gobernu batzordeen bilerak, e.a.) grabatzeko erabili daiteke eta, egungo legeriak dioen arabera, batzarraren unean soilik erabili ahalko da, hau da, zuzenean; ezin izango da erabili aurrez egindako grabazioetan.

Audioakten aplikazioa grabazioa gauzatuko den lekuan dagoen ordenagailu batean instalatuko da, eta ordenagailu hori mikrofonora edo udalak duen grabazio sistemara konektatuko da. Programak merkatuan dagoen edozein grabaketa teknologiarekin funtzionatuko du, eta Windows edo Linux duen edozein ordenagailutan instalatu ahalko da.

Ondoren, audioakta udalaren eskura geratuko da.