Udala eta Matazak Indarkeria Sexistaren Aurkako Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emanez, larunbatean, ekainak 11, Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da.
‘Kaleak gureak dira’ lelopean, espazio publikoaren konkista aldarrikatuko da jostorratz eta hari artean. Bide batez, indarkeria sexistaren aurkako #puntuetakitto mugimendua ere sustatu nahi da.
Goizeko 10:00etatik 13:00etara, Villabonako Santiago egoitzako atarian egin dute hitzordua, eta, besteak bete honako helburu hauek izango ditu aldarrikapenak:
- Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez.
- Emakumeekin eta espazio pribatuarekin lotuta egoteagatik aintzatespena kendu zaien diziplinak esparru publikora ateratzea.
- Hurbileko harreman afektiboei balioa ematea, modu kolektiboan eraikitzeko eta ehuntzeko.
- Lanen atzean dagoen jakinduria guztia ikusaraztea. Gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina aitortzea.
Amasa-Villabonan ez ezik, Astigarraga, Errenteria, Pasaia, Hondarribia, Eibar eta Gasteizko hainbat plazatan ere elkarretaratzeak egingo dira.