COVID-19ren intzidentzia tasa nabarmen areagotu da azken asteotan Amasa-Villabonan, eta, gaur inzidentzia tasa metatua ehun milatik 473,21era heldu denez, gure udalerria eremu gorrian sartu da. Azken asteburuan 13 kasu positibo izan ditugu (ostiralean 4, larunbatean beste 4 eta igandean 5). Jakina denez, pasa den martxoaren 26an argitaratutako Dekretuaren bidez, ehun milatik 400dik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietarako neurri zorrotzagoak ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak.
Hauek dira bihartik aurrera indarrean egongo diren neurri nagusiak:
- UDALERRIAREN ITXIERA PERIMETRALA
Itxiera perimetrala ezarriko da gure udalerrian, eta beraz, ezingo da Amasa-Villabonatik atera edota sartu. Soilik Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan jasotako salbuespenen egoera bategatik (adingabe eta adinekoen zaintzarako, lanera joateko, ohiko bizilekura itzultzeko…) atera edo sartu ahal izango da udalerriko mugetatik.
Beraz, Amasa-Villabonako herritarrek mugakideak diren herrietara soilik joan ahal izango dute: Andoain, Aduna, Zizurkil, Anoeta eta Irura. herri hauetara joan ahal izango da baina soilik erosketak egiteko edota aire libreko kirola egiteko garaian.
- PERTSONEN BILKURAK:
Gehienez ere 4 pertsona elkartu ahal izango dira espazio publikoan eta espazio pribatuan (etxeetan) soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.
- OSTALARITZARI EZARRITAKO NEURRIAK
Ostalaritza establezimenduetan ia egun osoan terrazan egon beharko da, eta barruan soilik 6:00etatik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era kontsumitu ahal izango da. Terrazak gehienez 20:00ak arte egon ahal izango dira zabalik.
- KIROL INSTALAZIOAK
Kirol instalazioetan (kiroldegia, frontoiak…) aldagelak itxi egingo dira eta eta barruan egiten den kirola (talde profesionalak eta federatuak izan ezik) 4 pertsonako taldeetan egin beharko da.