
Gaur, ekainak 28, LGTBIren Harrotasun Nazioarteko eguna ospatzen dugu.
Beste behin, Villabonako Udalak LGTBI kolektiboarekin bat eginda eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egingo dugu.
Udaletxeko balkoiean LGTBI bandera eta hiruki arrosaz osaturik dagoen banderak jarri ditugu, kolektiboari gure babes guztia adierazteko asmoz.
Honekin batera, Gehituren, hau da, Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartearen adierazpena deskargatu dezakezue.