
Atzo, apirilak 11, Amasa-Villabonako Udal Areto Nagusian elkartu ziren herriko hainbat kultur taldeetako ordezkariak, udaleko ordezkariekin batera.
Bileraren helburua kultur hitzarmenak sinatzea izan zen, herriko kultur jarduera dinamizatze aldera .
Bertaraturikoen artean honako kultur taldeetako ordezkariak gerturatu ziren:
– Eneko Arteaga (Oinkari Dantza Taldearen ordezkaria)
– Iñaki Unanue (Uxo Toki Elkartearen ordezkaria)
– Sofia Quilez (Eresargi Abesbatzaren ordezkaria)
– Belén Simón eta Naroa Pérez (Oinargi Dantza Taldearen ordezkariak)
– Maitane Aierbe (Malkar Astialdi Taldearen ordezkaria)