Amasa – Villabonako Udalak eta Zubimusu Ikastolak sinaturiko lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Txermin eraikinean ebakuazio proiektua aurrera eraman da.

ikastolazubimusuUdako hilabeteetan zehar, umeak oporretan zeuden bitartean, Zubimusu ikastolan obretan aritu dira ebakuazio proiektua gauzatzeko. Ikastolaren fatxadari atxikita, eraikuntzaren 3 solairuak konektatzen dituen eskailerak eraiki dituzte ebakuazio plana behar den bezala betetzeko. 
 
Ebakuazio proiektuak 145.701,71 €ko aurrekontua du. Hezkoop. Elkartetik 43.710,51 €ko diru laguntza lortzea aurreikusten da, aurrekontuaren %30a. Gainontzeko kopurua, hau da, 101.991,20 €ren banaketa ondorengo eran egingo da: aurrekontuaren %75 Amasa-Villabonako Udalak bere gain hartuko du, 76.493,40 €, alegia eta Zubimusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak aurrekontuaren %25, hau da 25.497,80 €.