
Dokumentuak posible diren egoera guztietan aurkitzen diren pertsonekiko esku-hartze integrala proposatzen du.
Amasa-Villabonako Udalak etxegabetzeak pairatzen ari diren familiak artatzeko udal protokoloa onartu du. Planteamendu aldetik asmo handiko dokumentua izateagatik nabarmentzen da. Izan ere, protokolo honek izaera integrala du, Udala etxegabetze bat egoten denean mugitzeaz gain, familiak egoera horretara irits ez daitezen neurriak kontuan hartzen baititu.
Protokolo hau urte hasieran idazten hasi zen eta aurreko astelehenean eman zen amaitutzat, udalbatzarreko onarpenarekin.
Protokolo honekin Udalak eragile ezberdinen esku-hartzea antolatzea du helburu prozesuaren momentu ezberdinetan, badaezpadako neurri, informazio, negoziazio eta bitartekaritzarekin, laguntza eta defentsa juridikoarekin, eta kasu horretan, etxebizitza baterako sarbidearekin, etxegabetze bat sufritzen ari diren edo dezaketenei erantzun integral bat emanez.