
Antton Pebet Txapelketako azken partiduekin agurtu ditu Amasa-Villabonak 2016-2017ko Eguberriak. Ekitaldiz beteta egon den egutegiari eman zaio horrela amaiera:
Aurtengo Eguberrietan amasa-villabonatarrek hainbat ekintzez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, Villabonako Futbol taldeak antolatutako Gabonetako futbol kanpusa, Oria Merkatari Elkarteak umeentzat zuzenduriko jolasak, mozorro eta gabonetako dekorazio tailerra eta erakusleihoen Txapelketa …
Eta oraindik gehiago: Eresargi Abesbatzak abenduaren 18an eskainitako kontzertua amasa-villabonatar guztiei eta beste bat Santiago Egoitzako pertsona helduei, Gabon egunean herrian zehar abesten atera ziren ere. Horrez gain, Amasahara erakusketa, Etxeratek antolaturiko urteroko mus txapelketa, Oinargi Dantza taldeak Santiago Egoitzako aiton-amonei eskaini eta herritar guztiei irekitako ekitaldia, Eñaut Elorrietaren kantaldia, Tolosaldeko 33. San Silbestre beteranoen lasterketa Zunbeltzek antolatua eta Olentzeroren etorrera aurreko elkarte berak aurrera eramana, eta Jesusen Bihotzako Eliz barrutiko kideek antolaturiko Errege Magoen etorrera.
Amasa-villabonatar guztiok ekitaldi hauez gozatzeko aukera izan dugu herriko elkarte eta eragile ezberdinek aurrera eramaniko lanagatik. Amasa-Villabonako Udalaren izenean publikoki eskerrak ematen dizkiegu.