Amasa-Villabonan bideak garbi mantentzeko lanak burutu dira egunean zehar

villabona elurraEuskal Herriko beste gune guztietan bezala, gure herrian ere elurrak bere ondorioak eduki ditu.

Besteak beste, espaloiak eta kaleak erabat zurituta geratu dira, baita Amasamendira igotzeko bidea ere. Udaleko langileek, azkartasunez eta eraginkortasunez garbitu dituzte herriko sarbideak amasa-villabonatarrak normaltasunez igaro zitezen. 

Maite Izagirre alkatearen hitzetan “nire eskerrik beroena adierazi nahi diet Amasa-Villabonako Udaleko zerbitzuetako langile guztiei kaleetako elurra kentzen egin duten lan bikainagatik. Hirigintza sailako teknikari arduradunei, udaltzainei, garbiketako langileei, lorazaintzakoei eta brigadakoei. Mila esker guztiei!”