Amasako Iturrigoxo jatetxea zabalik

IMG 20190905 111938 033 tokikom 700x700

Ostegun honetan, hilak 5 arratsaldeko 19:00etan zabalduko da Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea. Irekiera edo inauguraziora bertaratzeko gonbidapena zabaldu dute eta bertan pintxoak zein edariak dastatzeko aukera izango da.

Pasa den urteko abendutik taberna itxita egon ondoren, abuztuaren 12an amaitu zen jatetxearen ustiaketa esleitzeko prozesua.Idoia Murillo billabonatarra izan da lehiaketa publikoa irabazi eta jatetxe-taberna ustiatzeko ardura hartu duena.