Amasako Samartiñak bertan behera

SANMARTIÑAK BERTAN BEHERA web

Covid-19aren pandemiaren eraginez bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, aurtengo Amasako Samartin jaiak bertan behera geratzea erabaki dute Martina kultur elkarteko antolatzaileek. Ondorioz, datozen egunetan, Samartiñen bueltan, ez da inolako jai egitaraurik izango. Berri tamalgarria dudarik gabe.

Amasa-Villabonako udalak hartutako erabakia guztiz zentzuduna dela aitortzen du eta animoak eman nahi dizkie urtez urte festa eder hauek antolatzen aritzen diren Martina kultur elkarteko lagunei eta jai hauek modu oso berezian bizi dituzten Amasako bizilagunei eta bereziki gazteei.

Denok elkarrekin, ahalegin kolektibo bat eginez, hurrengo urtean festak izatea lortuko dugu!