ARGI IBILI! Tolosaldean energia aurrezteko kanpaina

bideo telleria

ARGI IBILI! lelopean, Telleria anaiek energia aurrezteko gakoak eskaintzen dizkigute bideo honetan. 

Tolosaldeako energia kontsumo datuak kezkagarriak dira, beharrezkoa dugunaren bikoitza kontsumitzen baitugu. Bideo honetan, gure egunerokotasunean kontuan hartu beharreko gaiak erakusten dizkigute Julenek eta Antxonek. 

Bideo honek, azaroan eta abenduan aterako diren beste birekin batera, energia aurrezteko gakoak emango dizkigute, etxean, lantokian eta gidatzerakoan zer egin eta batez ere ZER EZ EGIN azalduz. 

Bideoa ikusi