
Arratzaingo eskola eremuko kiroldegiaren argiztapena hobetzeko eta argi horiek egiten duten energia (argindar) kontsumoa murrizteko helburuarekin, Udalak kiroldegiko teilatuan kokatutako 8 argi-fokoak aldatu ditu, argi zahar halogenoak kenduz eta LED teknologia eraginkorreko foko berriak ezarriz.
Argi berriak Setalde Group enpresaren bidez eskuratu ditu Udalak, eta guztira, 895,21 euroko inbertsioa egin du. Instalazioaz eta esku-lanaz, aldiz, udal-brigadako langileak arduratu dira.
Ekintza hau Amasa-Villabonako Udalaren Energia Planaren baitan kokatzen da eta esan bezala kiroldegiko kantxaren argiztapena hobetzeaz gain, energia aurreztea ahalbidetuko du. LED teknologia eraginkorra eta iraunkorra da, eta Arratzaingo kiroldegiko argindar-kontsumoa nabarmen murriztuko du, aurrezpen ekonomikoa eraginez.