
Gipuzkoako hainbat elkartek udalari egindako eskaerari erantzunez (hau da pasa da asteartean udalera helarazi zuten idatzia: Azokak irekita mantentzeko eskaera) Amasa-Villabonako udalak astearte goizetan Berdura plazan egiten den nekazal produktuen azoka mantentzea erabaki du.
Baserritarrek eta nekazal produktuen ekoizleek bestela ere bizi duten egoera zailaren aurrean, eta elikagaien salmenta bere horretan mantentzen dela ikusirik, zentzuzkoa da azoka mantentzea.
Honako neurriak ezarriko dira:
Salmenta postuen arteko distantzia handituko da, bezeroen artean metro terdiko distantzia mantentzeko lurrean marka batzuk jarriko dira eta eskuak garbitu beharko dira erosketa egin baino lehen.