2021eko uda programazio ixteko aurreikusita zeuden hainbat kultur eta kirol ekitaldiren kokapena aldatu egin da, eguraldiaren iragarpena dela eta.
Hori horrela, jarraian ikusiko dituzu egin diren aldaketak:
- Zikoinak pelikularen emanaldia GUREA zinean izango da.Emanaldia gaur, ostirala 30, 19:00etan izango da, Gurea zinean, eta ez da gonbidapenik ez sarrerarik beharko. Hala ere, aforoa mugatua izango da, gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Eresargi txiki abesbatzaren kontzertua bertan behera geratu da.
Haur abesbatzako hainbat kide konfinatuta daude, eta horren ondorioz, biharko aurreikusita zegoen kontzertua ez ematea erabaki du Eresargik. Ahal baldin bada, abesbatzak beste momentu batean emango du kontzertua. - Errebote partida bere horretan mantenduko da.
Larunbata 31, 11:30etan Erreboteko plazan Villabona eta Hazparne nagusi mailako partidaz gozatzeko aukera izango da. - Pentatloia aurreikusitakoaren arabera egingo da.
Uztailaren 31n, Maiatzaren lehena plazan, arratsaldeko 18:00etan. - Remiren omenaldiak bi kokapen posible izango ditu, eguraldiaren arabera: Remi Ayestaran pasealekuan edo Behar Zana frontoian.
Azpiegiturak bi tokietarako daude prest, eta antolatzaileek, larunbateko eguraldiaren arabera, toki batean edo bestean egitea erabakiko dute.