
Bilera datorren astelehenean, urriak 28, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango da.
Udalak Amasamendiko eremu osoa modu integralean kudeatzeko plana onartu zuen 2017an eta plan horrek jasotzen dituen ekintza eta egitasmoak garatzeko konpromiso irmoa du udal gobernuak.
BILERA IREKIKO GAIAK:
– Amasamendiko Kudeaketa Planaren aurkezpen laburra.
– Agenda 21 ekintza planean jasotakoaren errepasoa.
– 2019-2023rako funtzionamendu berrirako proposamena.
– 2020ko aurrekontuak: Amasamendiren garapenerako partida ekonomikoa.
Udalak, gure mendien egoera eta etorkizunaren inguruko interesa edo kezka duten herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.