Atez ateko sistemari buruzko iritziak bilduta

Amasa-Villabonan-Atez-Ate-lehen-eguna-AiurriAtez ateko bilketa sistema baloratzeko prozesua abiatu zen urtarrilean. Lehen pausua, sistemak 6 hilabete beterik herritarrek duten iritzia ezagutzea da, eta horretarako urtarril osoan zehar hainbat inkesta jarri dira herritar eta erabiltzaileen eskura. 200 ekarpen baino gehiago jaso dira buzoien bidez, eta ia 100 elkarrizketa egin dira sortzaile handiekin eta herritarrekin euren balorazioa ezagutzeko. Ekarpen horiek guztiak aztertu ostean bilera irekian egingo dira, sistema hobetzeko ekimen zehatzak bideratzeko. Jakinaraziko da bileren berri. Mila esker zuen ekarpena egin duzuen guztiei!