Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, atzerriko ikasketak homologatzeko saio informatiboa eskainiko dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Bidez bide elkarteak elkarlanean.
Ikasketak edota beste herrialde bateko titulu akademikoak dituztenei zuzendutako saio honetan ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko prozesuari eta baldintzei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko da (bigarren hezkuntza, batxilergoa, teknikoa edo unibertsitatekoak).
Saio informatiboa uztailaren 21ean izango da, arratsaldeko 17:30etan Villabonako Subijana etxean, eta interesa dutenek, aurrez izena eman beharko dute 646 057 080 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.