Atzerritartasun tramiteei buruzko informazio saioa, ostegunean, Subijana etxean

Atzerritartasun tramiteak ekaina

Atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailarekin elkarlanean. Saio praktiko hau ekainaren 9an izango da, osteguna, Villabonako Subijana etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da (lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea eta abar), eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko abokatu batek bideratuko du saioa.

Saio hau jatorri desberdineko pertsonei zein atzerritarrekin (familiakoak, lanekoak, etab.) lotura duten eta atzerritartasunari buruzko informazioa behar duten nazionalei zuzenduta dago.

Parte hartzeko interesa izanez gero, beharrezkoa da aurrez izena ematea 646 057 080 telefono zenbakira deituta.

Ikusi kartela