2019an bi berregokituko dira hitzartutakoarekin betez
Amasako Auzolaneko kide zein Amasamendiko ganaduzaleekin elkartu ondoren, 4 borda konpontzea erabaki zen pairatzen zuten egoera aztertu ondoren. Behin, konpondu beharreko bordak identifikatuta plan bat eratu zen eta bertan islatzen zen moduan, bordetako 2 2018an berrituko ziren eta beste 2ak 2019an.
2018ko neguan, Lasturko eta Itxipiko bordak konpondu ziren auzolanean. Bi borda hauek berregokitzeko aurrekontua 2.395 €koa bazen ere, 1.500 € gehiago bideratu ziren ur bideak txukundu ahal izateko.
2019an bestalde, 4.000 €ko aurrekontua bideratuko da Loatzuko borda berregokitzeko eta 3.700 €ko aurrekontua eskainiko da Otarreta edo Kañoko borda konpontzeko.