Irrintzi elkarteko bazkideek pasa den larunbatean hartu zuten erabakia. Jakina denez, azokan jende asko biltzen da eta horrek segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa egiten du.
“Datorren urterako indarrak hartuko ditugu bai guk, eta baita kanpotik etortzen direnek ere. Ea hurrego urtean posible den”, adierazi zuen Dorleta Aranburu Irrintziko lehendakariak.
Amasa-Villabonako udalak bere animoak helarazi nahi dizkie Irrintzi elkarteko kideei, urtero antolatzen duten eta erreferente bilakatu den ekimen hau ezin izango dutelako antolatu. Espero dugu datorren urtean Garagardo Azoka egin ahal izatea. Hori da guztion nahia.