Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak prebentzio kanpaina burutuko du Amasa-Villabonan

jornada sensibilización cancer de piel

Datorren uztailaren 12an Malkar Plazan

Interes sozialeko entitateekin udaletxeak duen kolaborazio lerroaren barnean (odol emaileak etc.) AECC-ko (minbiziaren aurkako elkarteko) bertako taldeak, azaleko minbizia prebenitzeko sentsibilizazio kanpaina bat antolatu dute.

Goizeko 10:00etatik hasi eta 13:30ak arte, bi karpa eta unitate higikor bat jarriko ditu Elkarteak Malkar Plazan. Bertan, informazio pertsonalizatua eskaintzeaz gain, eskatzen duen pertsona orori dohaineko azaleko proba bat egingo dieten bi profesional egongo dira.

Bestalde, Elkarteko boluntarioak, Malkar Plazara gerturatzen diren gaztetxoei, informazioa helarazteaz gain, eguzkiaren esposizioaren inguruko jokoak egingo dituzte, azken hau baita azaleko arazo askoren jatorria.