Minbiziaren aurkako Espainiako erakundeak (AECC) antolatuta, azaleko minbiziaren prebentzio kanpaina egigno da uztailaren 17an, 10:00etatik 13:00ra. Kiroldegiaren eta Subijana etxearen arteko zabalgunean egongo da prebentziorako gune hau, karpa batekin eta furgoneta interaktibo batekin. Profesionalak arduratuko dira furgoneta horretan informazioa banatzeaz eta fototipoen inguruko frogak egiteaz. Karpan aldiz, bolondresek haurrei informazioa banatuko diete, eta jolasen eta ipuinen bidez ere azalduko diete prebentzioaren gakoa.