Azoka bizi berritzeko ekimenak ereiten

DSC 3287txikiAstearteroko herriko azoka indartzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Ingurumen Sailak. Garaian garaiko uztak ezagutzen joateko aukera eskainiko dute ekintzek, azokan festa giroa sortzearekin batera. Sagar zukua eginez abiatu da ekimena, eta Flemingo aurrak izan ziren tolarearen funtzionamenduaren lekuko. Gero euren laguntzaz egindako zukua dastatu zuten, eta gustura agertu ziren ikasitakoarekin. Ikusi 28 kanalaren bideoa