Azoka egun oparoa eskaini zuen Irrintzik

DSCN0401 webUrteroko ohiturari eutsiz, Irrintzi elkarteak iraileko azoka berezia ospatu zuen Txermingo arkupeetan.  Ohiko moduan, artisauen postuen artean dotoreenei sariak eman zitzaizkien: Bittor Arrietak eskuratu zuen lehen saria, tailatutako egun postuagatik; bigarren postua Ageda Zeberiok lortu zuen, eztia eta eztitik eratorritako produktuak zituen postuagatik; Maider Urruty izan zen hirugarrena, ahatekiak zituela. Elkarte gastronomikoen artean ospatu zen isats lehiaketan aldiz, Irrintzik eskuratu zuen saria.