Badator Minbiziaren Aurkako II. Mendi-Martxa Villabonan

20250917 MendiMartxa

Minbiziaren Aurka Villabonan bigarren mendi-martxa solidarioa antolatu du. Gaixotasunaren inguruko tabu soziala desagerraraztea du helburu.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean II. Mendi Martxa Solidarioa prestatzen ari da Villabonan, irailaren 27rako.

Elkarteak lau helburu finkatu ditu aurten: gizartearen parte-hartzea areagotzea jarduera fisiko solidario baten bitartez, minbizia ikusaraztea gaixotasunaren inguruko tabu soziala ezabatzeko, kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea eta, batez ere, Villabonako eta Tolosaldeko gizarteari aukera ematea, minbizia duten paziente eta senideen babesa adierazteko, ekitaldi hunkigarri eta solidario honetan.

Guretzat pribilegioa da bigarren urtez jarraian mendi martxa honen egoitza izatea. Oso harro gaude gure herria berriro ere elkartasunaren topaleku izango delako. Ariketa fisikoa eta elkartasuna uztartze dituen mendi-martxa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak; ingurune naturalaz gozatzeko, ohitura osasuntsuak sutatzeko eta, aldi berean, minbiziaren aurka borrokatzen dutenei gure babesa emateko”, azpimarratu du Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak.

Maider Sierra, Tolosaldeko elkarteko profesionala eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko prebentzio psikologoak adierazi duenez, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oso argi dauka pazientea eta senideak erdigunean jarri behar direla. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteei zein senideei zuzendutako gure doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzera bideratuko dira”.

Izen-emateak, kamiseta barne, hemen egin daitezke:

  • Villabonako Olaederra kiroldegian
  • HEMEN

Izen-ematearen prezioa 8 eurokoa izango da helduentzat eta 4 eurokoa 4-12 urte bitartekoentzat. 3 urte azpiko haurrek eta dute ordaindu beharko.

Mendi martxa egiteko bi aukera egongo dira: 9,8 km luzera duena edo 7,7 km-koa. Ibilaldia 09:30ean hasiko da Berdura Plazan, eta leku berean amaituko da.

Herritar guztiei zuzendutako jarduera da. Gainera, jai egun hau haur zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten, goizean zehar hainbat ekintza egongo dira.

Hau da egun horretako egitaraua:

  • 08:30 – 09:15: Ibilaldi neurtuaren markatze-txartelaren banaketa
  • 09:30ean: Mendi martxaren irteera.
  • 11:30ean: Aisialdi jolasak Irrika Aisialdi Taldearen eskutik eta Real Sociedad Fundazioko puzgarriekin.
  • 12:15ean: Erraldoiak eta buruhandiak Besamotza Konpartsaren eskutik.