Behar Zana Pilota Elkarteak aurten 67 urte betetzen dituela ospatzeko, asteburu osoko egitaraua prestatu du. Ostiraletik igandera, hainbat ekintza prestatu ditu elkarteak herritarrek ere eurekin gozatu dezaten ospakizunaz. Laburbilduta, (egitaraua hemen ikusgai) ostiralean berdura plazan elkartuko dira ardoz eta sagardoz lagunduta, eta larunbatean Pilota jaialdia egingo da 16:00etan hasita. Sona handiko pilotariak ariko dira bertan, eta lortutako dirua pilota eskolara bideratuko da. Igandean aldiz, errebote partida egingo da ohiko moduan baina aurretik diana eta buru-haundiak izango dira girotzeko.