Behar Zanatik jakinarazi dute asteburuko egitaraua, bost partidaz osatua. Eskuz binakako Gipuzkoako senior txapelketan jokatuko dira 3 partida, ostiralean (hilak 7). Zizurkilen 18:30ean jokatuko du Behar Zanako Lizaso-Erreka I bikoteak, Ziortzaren aurka. Zaldibian, Gailurrerantz taldekoen aurka arituko da Loidi-Errazkin bikotea 20:00etan. 20:30ean, Zumarragan jokatuko du Arruti-Erreka II bikoteak, Belokiren aurka.
Amasa-Villabonan aldiz Joko-garbiko Gipuzkoako txapelketa jokatuko da ostiralean, 20:00etan Beharzanako Nazabal-Iraola bikotea Txost-2 bikotearen aurka.
Trinketean ere jokatuko dute Behar Zanako Arruti eta Esnaolak ostegunean (hilak 6), Mundaro 2 bikotearen aurka Irurako trinketean 20:00etan.