Hitzaldi historikoaz gain
Amasa-Villabona batu zireneko 400. urteurreneko martxoko kultur programazioko ekitaldiak hiru proposamenekin amaituko dira: ostegunean, hilak 28, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Álvaro Aragonek gure udalerriaren historiara gerturatuko gaitu “Amasa-Villabona a lo largo de la Edad Moderna: del acuerdo de unión a la Guerra de Convención” hitzaldiarekin, arratsaldeko 19:00etan, Subijana Etxean.
Larunbatean, hilak 30, AV400 programazioak musika proposamen bikoitza eskainiko du: arratsaldeko 18:30ean, Txistulari Plazan, Musika banden topaketa antolatu da Tolosako Eduardo Mocoroa, Orioko Danbolin eta Loatzo Musika Eskolako Banden eskutik.
Eta egun bereko gaueko 22:00etan, Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua eskainiko du Olaederra Kiroldegian “Ospakizun gauean” diska aurkeztuz. Kultur Departamenduak jakinarazi duenez sarrera gutxi gelditzen dira ikuskizun bikain honetarako.