Bizikleten eta baserritar jantzien 2. eskuko azoka Berdura plazan

2eskuko kartela b01 page-0001

Azoka berezi hau datorren ostegunean izango da 18:00etatik 20:00etara Berdura plazan. 

  • Aurretik, 17:00etatik 18:00etara, norberak saldu nahi duen materiala utzi eta prezioa jartzeko tartea izango da.
  • Ondoren, 20:00etan, saldu ez den materiala jaso edota, saldu ezkero, dirua jasotzera pasa beharko dute saltzaileek.

Amasa-Villabonako udaletik, ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei. Nork ez dauka etxean aspaldi erabili gabeko baserritar jantzirik? ez al da askoz ere hobea behar duen eta erabiliko duen norbaitek erosi ahal izatea? Anima zaitezte eta ekar itzazue zuen jantziak edo bizikletak azoka honetan saltzeko.