Guztiz eraberritu da
Etxeondo auzoko “Bizkaia” haur-parkeak itxura
berria du guztiz eraberritu ondoren. Jolasteko aparailuak, zorua eta haurrentzako jardueratarako gunea berritu dira. Hiri espazioak hobetzeko OSATUZ Herrigintza programaren barne dauden obra horiek, aurreikusitako epean egin dira (esleitu zirenetik sei astetan), eta eserleku berriak ere ipini dira dagoeneko. Beraz, gunea erabat egokitua geratu da.