Blues kontzertua igande honetan “Noa Voll Damn & The Hell Drinkers”

blues 2

Igande honetan, maiatzak 27, blues kontzertua izango dugu Berdura plazan, 13:00etan.

Proposamen berriak bultzatzeko asmoz, blues kontzertu bat dakarkigu orain, kalean egingo dena. Igandeko bazkal aurreko garaia igarotzeko beste modu bat.

Noa Voll Damn & The Hell Drinkers taldearen asmoa bluesaren klasikoak beren modura aurkeztea da, blueseko artista berritzaileagoak ere interpretatuko dituzten arren.