Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia

katxalin

KATXALIN, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, Villabonan hitzaldi bat antolatu du apirilaren 29rako (17:30ean, balio anitzeko gelan). Bularreko minbizia garaiz detektatzearen garrantzia dela eta, beharrezkoa da informatuta egotea.

Horretarako etorriko da, Donostiako Institutu Onkologikoko sendagilea den Arrate Plazaola. Bularreko minbiziaren arrazoiez, tratamenduaz eta prebentzioaz hitz egingo du, besteak beste.

Elkartearen helburua bularreko minbizia izanik, tratamendua (mastektomiarik gabeko edo mastektomia bidezko kirurgia, kimioterapia, erradioterapia, hormonaterapia, etab.) izan zuten eta izaten ari ziren ema-kumeei laguntzen saiatzen dira.