“Carmen” Gurea Zinean

1 BANNER Carmen-600x250

Pantailako Operaren denboraldi berriari hasiera emango dio



Udaleko Kultur Sailak, 2018-2019ko “pantailako Operaren” denboraldi berria ireki nahi izan du, George Bizet konpositore frantsesaren obra entzutetsuaren programazioarekin.

XIX. mende hasieran, Sevillan girotutako “Carmen” ikuskizunak, emakume aske eta independentearen mitoa berregiten du, emakume ijito aldartetsu eta kontrabandisten talde batera batu den militar desertorearen arteko maitasun istorioa kontatuz. Traizioak, mendekuak, zigarro-egileak, bidelapurrak eta zezen korridak agertzen dira pasiozko istorio honetan.

Emanaldia, Gurea Zinean ostegun honetan, hilak 25, arratsaldeko 8etan proiektatuko da, Sidneyko (Australia) badiako Operako antzezleku ikusgarria du eszenatoki moduan eta su artifizialak atzeko teloi moduan izanik, “Habanera” eta “La canción del toreador” bezalako pieza musikal ezagunez gozatzeko aukera izango du ikusleak.