
Villabonako egoitzan astearte eta asteazkenetan 10:00-13:00 eta 15:00-18:00 ordutegian eman daiteke izena.
Ikastaro eskaintza zabala prestatu dute 2020/21 ikasturterako CEPA Tolosaldea HHIn, pertsona helduen heziketarako:
- Atzerritik datozen pertsonentzako gaztelania taldeak: Villabonan eta Tolosan goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Talde batzuk alfabetatze prozedura zuzenduta daude, eta beste batzuk haien jatorrietatik ikasketak dituztenentzako egokiak dira.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua eskuratzeko taldeak. Villabonan eta Tolosan goizeko eta arratsaldeko ordutegian.
- 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitaterako zein Goi Mailako Lanbide Heziketako Zikloetara sartzeko sarbidea prestatzeko taldea. Tolosan, arratsaldeko ordutegian.
- Aurrekoetan gain, euskara, geografia, historia, ingelesa edota memoria lantzeko tailerra ere jarriko da martxan.
Villabonan edo Tolosan, ikastaroaren arabera
Ikastaroaren eta mailaren arabera, Villabonako egoitzan edo Tolosakoan izango dira eskolak. Ikastetxeko web orrian ikastaro bakoitza non izango den eta ordutegiak kontsultatu daitezke:
https://cepatolosaldeahhi.hezkuntza.net/eu/hasiera
Non eman daiteke izena, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Villabonako egoitzan bertan eman daiteke izena (Udaltzainen ondoan) astearte eta ostegunetan, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00 ordutegian. Tolosako egoitzan, aldiz, astelehenetik ostegunera, ordutegi berdinean.
Matrikulatzeko garaian ikasleek ekarri beharreko dokumentazioa honako izango da:
- Ikasle guztien kasuan: NANa, pasaportea edo egoitza txartela.
- Estatu espainolean aurretik ikasketak egin dituztenen kasuan: espediente akademikoa. Atzerrian ikasketak egin dituztenen kasuan, mailakatze froga egingo zaie.