Danok Danena Halterofilia Taldea 2. postuan Errege Kopan

IMG 6320Azaroaren 9an Toledon jokatutako Espainiako Errege Kopan bigarren postuan sailkatu zen Danok Danena Halterofilia taldea, Espainiako Ligako postu berean. Taldeko pultsulari hauek parte hartu zuten: Asier Gallego, Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Teddy Martinez y Mikel Álvarez. Ekaitzek, Igorrek, Jonek eta Mikelek taldea aurrera eramaten lortu zuten eta lan handia egin zuten bigarren postu hau lortzeko. Asierr eta Teddyk ez zuten eman euren onena. Taldekideek “gugan sinisten duten zaleei eta baita animoak bidaltzen dizkiguten afizionatu guztiei” eskerrak adierazi dizkiete. Bideo eta argazkiak ikusgai hemen 

Sailkapena: 1.. H. Tinerfeña 2080 puntu; 2. Danok Danena 1919 puntu; 3. Melilla 1880 puntu; 4. A Coruña 1848 puntu; 5. Balentzia 1720 puntu; 6. Gandia 1712 puntu; 7.Aruca-Kanariak 1696 puntu; 8. Sol y Luna Burgos 1684 puntu; 9. Salmanka 1681 puntu; 10. Alzira 1652 puntu; 11. Pabellon Galicia 1553 puntu y 12. Ballekas 1381 puntu.

Hurrengo txapelketa hitzordua Madrilen izango dute, azaroaren 30ean, Espainako 15 eta 17 urte azpikoen Txapelketa, mutil eta neska kategorietan. Bertan Danok Danena Halterofilia Taldeko pultsulariak diren Goretti Amonarrizek , Susana Davilak, Lyam Rodriguezek eta Asier Gallegok hartuko dute parte.