Datorren astean Herritarren Arreta Zerbitzura jotzeko aukera, aurretiazko hitzorduarekin

IMG20200430135408

Datorren astean, maiatzaren 4tik 8ra, Amasa-Villabonako udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa herritarrei zabalduko zaie, beti ere aurretiazko hitzorduarekin.

Beraz, bulegoan bertan hainbat administrazio izapide burutzeko aukera izango da, hala nola, obra baimenak, erroldatzeak edota eskaerak. 

Beraz, datorren astean arreta bulegora gerturatzea beharrezkoa ikusten duten herritarrek, aurretik telefonoz deitu edo e-postaz idatzi beharko dute eta bertaratzeko ordua ezarriko zaie.

Telefonoa: 943 692100

E-Posta: zuretzat@villabona.eus