
Kale-hezitzaileen lokalean berrikuntzak egin eta landa
ingurunea dinamizatzeko helburua dute
Kale-hezitzaileen lokalean egin beharreko berrikuntzak direla eta, Udalak diru-laguntza eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari bertako leihoak konpondu eta egoitza zaharberritzeko. 14.499,00 €ko aurrekontuari 10.874,00 €ko diru kantitatea eman dio Aldundiak, aste honetan publikatu den bezala. Modu honetara, 1999. urtetik Udalak Amasa-Villabonako gazteekin duen konpromisoa berresten du. Zerbitzu honek, gazteei euren gatazkak kudeatzen laguntzen baitie modu pedagogiko eta lagunkoi batean, eta horretarako, lokalak ere egoera onean egon behar du, gazteen zoriontasuna bermatuz.
Horrez gain, landa ingurunea dinamizatzeko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik, guztira 4.141,00 €. Besteak beste, Amasako San Martin Elizan ospatzen diren “Lau Urtaro” kontzertuetarako lortu da diru kantitate hau.