Doako autobus zerbitzua Amasako hilerrira joan-etorriak egiteko

20251030Autobusa

Azaroaren 1ean, Santu guztien eguna dela eta, Udalak doako autobus zerbitzu berezia antolatu du Villabonatik Amasako hilerrira joan-etorriak errazteko. Horrela, kanposantura joan nahi duten herritarrei Amasara igo eta handik jaisteko aukera eroso eta segurua eskaini nahi die Udalak.

Autobusak igotzeko eta jaisteko bidaiak egingo ditu honako ordutegian:

  • Olaederra kiroldegitik Amasako plazara: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan
  • Amasako plazatik Olaederra kiroldegira: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan

Udalak doako zerbitzu hori erabiltzera animatu nahi ditu herritarrak, Amasan aparkatzeko arazoak saihesteko eta trafiko pilaketak murrizteko.