
Amasa-Villabonako udal gobernutik gure desadostasuna adierazi nahi dugu, eta alderdien egoitzetan egindako pintaketak lekuz kanpo daudela eta guztiz salagarriak direla azaldu.
Amasa-Villabonan bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dugu herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte. Gertaera hauez gain, estatuaren kartzela politikak euskal presoen osasun eta eskubidetan dituen ondorioak ere, salatu behar ditugu. Politika horrek mina eta sufrimendua ekartzen jarraitzen du gure herrira.
Denon parte hartzearekin eta elkarrekin pausuak ematea beharrezkoa da. Bide honetan, memoria eta bizikidetza batzordearen baitan lanean jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.