Ekainean Villabonan eta Amasan ospatuko diren saioetara gonbidatzen zaituztegu

kartela foto

Lagun agurgarria,

Tokiko Agenda 21 garapen jasangarri baten alde egiteko lan tresna eredu bat da.

Eredu honek udaleko ingurumen arloa, ekonomia arloa eta arlo soziala barneratzen ditu, herritarren bizi kalitatea eta udal kudeaketaren hobetzea sustatuz.

Aurreko hilabeteetan udalerriko diagnostiko teknikoa egin da, bertan herritarrek egin dituzuen ekarpenak ere barneratu direlarik. Diagnostiko partekatu horretan identifikatutako beharrei erantzunez, datozen urteetan udalerria hobetzeko helburu duten zenbait ekintza definitu dira.

Ekintza horiek aurrera eramateko guztiok elkarrekin lan egitea garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, ekainean Villabonan eta Amasan ospatuko diren saioetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, ondorengo gaiei buruzko hausnarketa egingo da, zeinak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean jasotako hainbat ekintzei erantzungo dien:

 

EGUNA

ORDUA

TOKIA

GAIAK

VILLABONA

Ekainak, 20

asteazkena

18:30

Subijana Etxea

Nola lortu herritarrak oinez mugitzea?

Nola lagundu dezakegu bertako ekonomia?

AMASA

Ekainak, 21

osteguna

18:30

Kultur Etxea

Zer egin dezakegu Amasamendiko bordak eta bideak berreskuratzeko?

Zein aisialdi mota nahi dugu Amasarako?

 

Deskargatu kartela