Villabonako Eresargi Gazte abesbatza, Errenterian garaile

la foto 1

Eresargi Gazte abesbatza izan da Errenteriako 66.Gabon Abesti lehiaketako irabazlea.

Joan den abenduaren 29an udalerri hartako polikiroldegian talde villabonatarrak bi abesti eskaini zituen, lehiaketaren barne: Hiru Eguberri eta Hator hator. Bi pieza horiei esker txapelketaren lehen postua eskuratu zuen Eresargi Gaztek, Eresargi-Txikiko partaide izan zirenek osatua.

Villabonako Udalak bere zorionik beroena luzatzen die taldekide guztiei. Datozen egunotan, Asier Vitoria zuzendariari egindako elkarrizketa izango da irakurgai atari honetan bertan.