Erizaintzaren nazioarteko eguna: Eskerrik asko lanean ari zareten erizain guztiei!

Anbulategiaweb

Gaur, maiatzaren 12a, Erizaintzaren nazioarteko eguna da eta Amasa-Villabonako udalak profesional hauen lana goraipatu nahi du garai konplikatu hauetan. Covid-19ak sortu duen pandemiak aste zailak ekarri dizkigu guztioi, baina bereziki, osasungintzan lanean ari diren profesional guztiei. 

Udalak badaki langile hauek herritarrontzat egiten duten esfortzu guztia, beraz, Beatriz Unzue alkatea eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Udalaren izenean, Amasa-Villabonako osasun zentroan eta Santiago Egoitzan izan dira lore sorta batekin, bertako erizainen lana aitortzen eta eskertzen.

Amasa-Villabonako udalaren izenean eskerrik asko zuen lanagatik, bejondeizuela!